DUDARIK BA AL DAUKAZU?
GUK ERANTZUNGO DIZUGU
Kurtsorako aurre-inskripzioa egin eta entregatu aurre-inskripzioaren agiria zure datu guztiekin beteta, matrikularen ordainketaren banku-agiriarekin , NAN fotokopiarekin eta karnet tamaniako egungo 3 argarkirekin.
Udako sasoirako, harremanetan jarri Egoitzako Idazkaritzarekin. Fitxa bat bete behar izango duzu datu pertsonalez, ostatu-datez eta fidantzaren sarrerako frogagiriaz.
2018/2019 kurtsoan, aurre-inskripzio epea maiatzaren 25ean hasi da eta uztailaren 30ean amaituko da (aintzinako egoiliarrentzako epea ekainaren 30ean amaituko da).
Ikasturtean zehar erreserba minimoa 15 egunekoa izango da. Udako sasoian (ekainean, uztailan eta abuztuan) ostatu ahal izango zara egunetan, asteetan edo hilabeteetan gure egoitzean. Erreserba desberdinak ikasturtean zehar behar izatekotan, kontsulta iezaguzu.
Aurre preinskripzioa aintzinako egoiliarrentzako epean egin behar duzu ( Maiatzaren 25 etik ekainaren 30 arte).
Bai, Udako hilabetetan aste bat baino gutxiagoko egonaldietan izan ezik.
Kontratuaren indarraldia bukatutakoan, bi aldeek apartamentu eta etxeko-altzari bakoitzaren ikusketa burutuko dute elkarrekin. Egoiliarra ikusketa burutzen den unean faltan diren, kaltetuta edo izorratua egon daitezkeen tresna guzti haiek ordaintzera behartua dago.
Fidantziaren helburua egoiliarrak instalazio edo materialetan ustez sor ditzakeen kalteak ordaintzea izango da, baita egoiliarrak dituen beharrei erantzutea ere. Berme hau, behar izanez gero, egoitzatik irten denetik bi hilabeteetara itzuliko zaio, egon daitezkeen gastuak, kalteak edo akatsak konpondu ondoren, ordaindu gabe egon daitezkeen hornidura, zerbitzu eta kontsumoak barne egongo direla.
Dena den, BERROGEITA BOST EURO (45,00.€) fidantzatik kenduko dira, logelako ehunen tindategiko garbiketa-lanen (ohazala, tapakia, izarak, eskuoihala), eta apartamentuaren garbiketagatik.
Kontratua amaitu aurretik borondatezko baja gertatu edo egoitzatik egozpena suertatuz gero, ez da fidantzarik itzuliko.
Bai, hemezortzi urte baino gutxiago dituzten pertsonek ostatu hartu ahal izaten dute. Kontratua bere gurasoek edo tutoreak sinatu beharko dute.
2018ko abuztuaren 1etik aurrera, onartuak eta ez onartuak izan direnen zerrenda argitaratuko da. Abuztuaren 1etik eta 5era bitartean, onarpen eskutitza igorriko da.
Egoitzaren erabilgarritasunaren arabera, zuzendaritzaren aurrean eskaera egin ondoren eta bere baimenarekin, horrela eskatzen duten aintzinako egoiliarrek beraien apartamendua manten dezakete.
Egoitzaren arduradunek logelen ematea gauzatuko dute, erabilgarritasun eta egoitzaren sarreraren ordenaren irizpideak jarraituta.
Kontratatutako datetan, atezaindegi ordutegian (goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara). Ordutegi horretan ezin baduzu, atezainarekin (690 036 480) harremanetan jarri. Egoitzan sartu baino aste bat lehenago abisatu behar izango duzu data konkretua eta noiz izango den, goizean edo arratsaldean.
Gauza pertsonalez gain, janaria prestatzeko erabiliko den materiala (zartagina, lapikoa, etab.)
Ez. Egoitza urteko 365 egunak irekita dago.
Gela guztiek ohe-jantzia (maindireak, burusia, ohazala, burkoa), eskuoihalak eta garbiketako materiala (erratz, pala, balde eta zoru-garbigailu) dauzkate.
Gure egoitzako solairu bakoitzean aurkituko dituzu ikuzgailuez hornitutako garbitegi-autozerbitzu, lehorgailua eta lisatzeko ohola.
Ez du inongo kostu gehigarririk ekartzen. Detergentea behar izango duzu soilik eta ikuzgailuaren funtzionamenduko instrukzioak, berezko garbitegian zehaztuta.
Bai. Gure tarifa guztietan eta sasoietan, Interneteko zerbitzua barne dago.
Bai. Barneko Araudiaren arabera, egoileak ez diren pertsonak, egoitzaren barnean dauden bitartean, beti gonbidatu dituen egoileak lagunduta egongo dira, hura bere gonbidatuen egintzen erantzulea delarik. Erantzunkizun hori oraingoa zein gerokoa izango da.
Idazkaritzan inprimakiak dauzkazu laguntza eskatzeko. Aurkezpen-epea 2018eko irailaren 1ean hasten da eta 2018eko urriaren 3an bukatzen da.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR